Itxi

Caja Navarra auzia

Sanzen eta Goñiren aurkako Kontuzen salaketa onartu du Epaitegiak

Erredakzioa

Epaitegiko titularrak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskaltzaren aurrean “gertaera antzekoengatik” beste salaketa batzuk daudela eta, guztiak prozesu berdiean batzea proposatu du.

Nafarroako aurrezki-kutxa. EFE

Nafarroako Probintzia-Auzitegiko 3 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak Kontuz! elkarteak Miguel Sanz Nafarroako presidente ohiaren eta Enrique Goñi Caja Navarrako kontseilari-ordezkari ohiaren kontra jarritako salaketa onartu du, ustezko prebarikazioa egotzita.

Maria Paz Benito Oses epaitegiko titularrak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskaltzaren aurrean "gertaera antzekoengatik" beste salaketa batzuk daudela eta, guztiak prozesu berdiean batzea proposatu du.

Era horretan, Kontuz!en arabera, "lehiakortasun prozesua" hasiko litzateke, hau da, gertakizunak ikertzeko eskumena nork duen eztabaidatzen hasiko lirateke, Iruñeko Auzitegian ala Madrilekoan.

Sanzen eta Goñiren aurkako salaketak ostiralean, hilaren 18an, aurkeztu zituen Kontuz!ek, prentsaurrekoan azaldu zutenez, Caja Navarraren likidazioan jarraitu den prozesua argitzeko.

 

 

Albisteak (3)