Itxi

Barcenas auzia

PPk dio ez dagoela 'ezkutuko kontabilitaterik'

Erredakzioa

Maria Dolores de Cospedal PPren bozeramaileak prentsaurrekoa emango du 13:15ean, eta hemen jarraitu ahal izango da.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia. Efe

Alderdi Popularrak agiri bat kaleratu du alderdiaren barruan "ezkutuko kontabilitatea" dagoela ukatzeko eta "ordainketak legea eta zerga betebeharrak errespetatuz" egin zirela ziurtatzeko.

El Pais egunkariak gaur argitaratu duen informazioari erantzute aldera zabaldu du PPk prentsa-agiria. Egunkari espainiarrak Alvaro Lapuerta eta Luis Barcenas PPko diruzain ohiek egindako ordainketen dokumentuak argitaratu ditu, eta horietan enpresariek egindako dohaintzak eta politikariei egindako ordainketak agertzen dira.

PPk adierazi duenez, ez du egunkariak argitaratu dituen "eskuz idatzitako dokumentuen berri" eta ezin da "inola ere" alderdiaren "kontabilitatea direla esan".

"El Pais egunkariak gaur argitaratu duen informazioa dela eta, PPk berresten du alderdiko kargudunei eta langileei egindako ordainketak legea eta zerga betebeharrak errespetatuz egin zirela", gaineratzen dute komunikatuan.

Hori horrela, PPk "ukatu egiten du alderdikideei hilabeteroko soldatatik aparte ordainketa gehiago egin izana".

"Ez dago ezkutuko kontabilitaterik", dio Alderdi Popularrak agiri horretan. Gainera, "gutxi barru" PPren barruan egiten ari diren barne eta kanpo auditorien emaitzak jakingo direla azpimarratu du.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)