Barcenas auzia
PPk 5 milioi pezeta eman zizkiola aitortu du Pio Garcia Escuderok
Erredakzioa
Hala ere, Senatuko presidenteak azpimarratu du milioiz milioi itzuli zuela diru hori.
Pio Garcia Escudero Senatuko presidenteak aitortu du PPk bost milioi pezetako mailegua eman ziola, El Pais egunkariak jakitera eman duenez. Hala ere, Senatuko presidenteak azpimarratu du diru kopuru hori milioiz milioi itzuli zuela, eta horixe agertzen dela "Barcenasen agiri sekretuetan".
Luis Barcenasen agiri sekretuetan agertzen da Pio Garcia Escudero. Paper horietako batean, Garcia Escuderok 5 milioi pezeta itzuli zituela agertzen da, eta Senatuko presidenteak egunkariari baieztatu dio mailegua eskatu eta eman egin ziotela, ETAren atentatu baten ondoren etxea konpondu beharra zuelako.
Senatuko presidenteak milioi bat pezetako bost ordainketatan itzuli omen zuen dirua.