Itxi

Nafarroa

Alberto Catalan Barcinarekin lehiatuko da UPNko zuzendaritza lortzeko

Erredakzioa

EITB

Akordioa itxi zuten biek, baina desadostasunak sortu ziren. ''Adostasun faltagatik eta arrazoirik gabeko atzerapenagatik (ez nik eraginda) ez da akordioa gauzatzerik izan'', esan du Catalanek.

Alberto Catalan UPNko presidenteorde eta Nafarroako Parlamentuko presidenteak alderdiaren zuzendaritza lehiatuko dio Yolanda Barcinari, martxoaren 17an egingo duten UPNko Kongresuan. Navarra Television katean egindako elkarrizketa batean iragarri duenez, UPNko presidente izateko hautagaitza aurkeztuko du.

Zerrenda bakarra osatzeko akordioa hitzartuta zuten Barcinak eta Catalanek, eta, horren arabera, Catalanek presidenteorde gisa jarraitu behar zuen, baina alderdian botere gehiago lortuta.

Ondoren, baina, bi aldeen arteko desadostasunak sortu ziren, eta ituna airean geratu zen.

Gaur bertan Catalanek baieztatu duenez, ''akordioa ez da gauzatzerik izan, adostasun faltagatik eta arrazoirik gabeko atzerapenagatik (ez nik eragindakoak)''. UPNren egungo presidenteordearen hitzetan, ''alderdiak inoiz baino biziago eta sendoago'' beharko luke.

Albisteak (3)