Itxi

Auzitegi Nazionala

Otegiren aldeko omenaldi bat ikertzea agindu du Auzitegi Nazionalak

Erredakzioa

Epaitegiak Dignidad y Justiciaren helegitea baietsi du, bere ustez artxiboa txosten polizial batean bakarrik oinarritu zelako, eta gertakizunak judizialki ikertu ez zirelako.

Arnaldo Otegi aske uztea eskatu zuten manifestazio bati buruzko ikerketa berriro irekitzea eskatu du Auzitegi Nazionalak. Besteak beste, Amaiurreko zazpi diputatu izan ziren tartean.

Andre epaileak 2012ko martxoan dekretatutako eginbideen aurka jarritako Dignidad y Justiciaren helegitea baietsi du epaitegiak,bere ustez artxiboa txosten polizial batean bakarrik oinarritu zelako, eta gertakizunak judizialki ikertu ez zirelako.

"Arnaldo askatu, politika askatu" plataformak ekitaldia deitu zuen, eta mugimendu horren kideez gain, besteak beste, orduko Amaiurreko zazpi diputatu joan ziren: Iñaki Antiguedad, Rafa Larreina, Xabier Mikel Errekondo, Jon Iñarritu, eta Maite Aristegui, eta ERCko Joan Tarda.

Epaitegiaren ustez, "ez dago zalantzarik ekintzen zigor gradu bat badutela, ikerketa aurreko izapideak irekitzea justifikatzeko nahikoak" terrorismoa goraipatzeagatik.

 

Albisteak (4)