Itxi

Elkarrizketa

Jaurlaritzak pausoak eskatu dizkie 'denei' ETA desarmatzea lortzeko

Erredakzioa

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua "oso baikor" agertu da ETA desarmatzearen inguruan, "gizartea ere baikorra delako" gai horretan.

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua. Argazkia: EITB

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuak "gertu" ikusten du ETAren desarmea eta "oso baikor" agertu da zentzu horretan. Hala ere, helburua lortzeko "aurrerapausoak ematea" eskatu die "denei".

Sailburuak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "oso baikor" dago ETAren desarmearen inguruan, izan ere, "gizartea ere baikorra da" gai horretan. "Gertu ikusten dugu? Bada bai. Ez dakit ikusten dugun edo ikusi nahi dugun", gaineratu du.

Beltran de Herediak azpimarratu du ETAk urtebete baino gehiago daramala "indarkeria erabili gabe". "Egia da, hala ere, datu errealak eta esperantzak nahastu egiten ditugula batzuetan. Baina  baikorra naiz", berretsi du sailburuak.

Beltran de Herediaren esanetan, EAJk "bizi osoan lan egin du gizarteak horrenbeste irrikatzen duen bakea lortzeko". Hala ere, "diskrezioz egiten den lana garrantzitsua" dela eta prozesu horietan "eraginkortasuna" bilatu beharra dagoela aldarrikatu du.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)