Itxi

Barne hauteskundeak

Sortuk zuzendaritza hautatuko du, Arraiz buru izateko hautagai gisa

Erredakzioa

Etxeberria, Barrena, Permach, Petrikorena, Beitialarrangoitia eta Fullaondo, besteak beste, Kontseilu Nazionaaeko kide izateko hautagaien artean daude.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sortun ardura ezberdinak izango dituzten lagunak hautatzeko barne hauteskundeak ospatuko dira larunbat honetan.

250 herritan eta auzotan egingo dira batzarrak, barne hauteskunde hauek burutzeari begira. Batzar bakoitzean herri mailako ardurak, eskualde edo hiriburuko ardurak, herrialdekoak eta ardura nazionalak hautatuko dira.

Hasier Arraiz, Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ohia da Kontseilu Nazionaleko presidente izateko hautagaia.

Kontseilu Nazionaleko zuzendaritzan halaber, Idoia Aiastui, Juan Joxe Petrikorena, Marisa Alejandro eta Maite Ubiria daude hautagai gisa, zehazki Barne Antolaketaren arduradun, Komunikazio, Finantzak eta Nazioarteko Lan Taldearen ordezkari gisa, hurrenez hurren.

Hasier Arraiz arabarrak 39 urte ditu eta EH Bilduko legebiltzarkidea da. Batasuneko Mahai Nazionaleko kide ohia presidentetzarako hautagaia da. Bestalde, oinarri sozialek alderdiko idazkari orokorra izateko Arnaldo Otegi hautatu dute, baina espetxean dagoenez, ardura hau bete gabe uztea erabaki dute.

Alderdiko ardurak izateko beste hautagaien artean, ezker abertzaleko buruzagi historikoak nabarmendu behar dira, besteak beste, Rufi Etxeberria, Pernando Barrena, Josena Permach, Juan Joxe Petrikorena, Marian Beitialarrangoitia eta Marije Fullaondo.

Aurreko hilabeteetan ardura ezberdinak hartzeko ehunka izen proposatu dituzte Sortzaile prozesuan parte hartu duten kidegoek.

Barne hauteskunde hauetako emaitzak otsailaren 23an, Iruñean, egingo den biltzarrean berretsiak izan beharko dira. 450 ordezkarik parte hartuko dute eta antolakuntza ponentzia eta ponentzia politikoa ere berretsiko dituzte bertan.

Albisteak (5)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)