Barcenas auzia
Fiskaltzak 'delitu zantzu anitz' atzeman ditu Barcenasen aurka
Erredakzioa
Fiskalaren ustez, baina, oraindik goiz da balizko kautelazko neurriak ezartzea aztertzeko.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak "delitu zantzu anitz eta irmoak" atzeman ditu Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren aurka, Auzitegi Nazionaleko bosgarren zenbakiko Instrukzioko Epaitegiari igorritako idatzi batean azaldu duenez.
Fiskalaren ustez, baina, oraindik goiz da balizko kautelazko neurriak ezartzea aztertzeko.
Horrenbestez, horren inguruan erabakirik hartu baino lehen, Barcenasek hilaren 25ean (deklaratzera deituta dago egun horretarako) esan beharrekoa entzuteko eskatu dio epaileari.