Barcenas auzia
Barcenasen emazteak Poliziari deitu dio kazetarien jazarpena salatzeko
Erredakzioa
10 agente PPko diruzain ohiaren etxera joan dira, eta, istilurik ez zegoela ikusita, joan egin dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren emazteak Poliziari deitu dio ostiral honetan, kazetarien jazarpena salatzeko; izan ere, hainbat hedabide horren etxearen atarian bildu dira, atzo argitaratutako informazioaren gainean protagonistei galdetzeko.
Deia jaso ostean, 10 agente PPko diruzain ohiaren etxera joan dira, eta, istilurik ez zegoela ikusita, joan egin dira, Polizia iturriek jakinarazi dutenez.
Barcenas eta bere emaztea bizi diren etxebizitzaren atarian hainbat kazetari zeuden, eta horrek emakumearen ezinegona eragin ei du.
Atzo ezagutzera eman zenez, Luis Barcenasek notario baten aurrean deklaratu zuen PPko dohaintza eta ordainketen kontrolaren ardura zuela.