Itxi

Elkarrizketa

Pastor: 'Prestatzen ari diren aurrekontuak ez ditugu ahalbidetuko'

Erredakzioa

Hori dela eta, PSE-EEren bozeramaileak esan du Gatzagaetxeberriak ezagutzera eman dizkien datuak ikusita, osoko zuzenketaren aldeko apustua egiten dutela "gaur egun".

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du 2013ko EAEko Aurrekontuen kontrako osoko zuzenketa dela "gaur egun" PSE-EEk aurreikusten duen jarrera, izan ere, ez dituzte Jaurlaritza "prestatzen ari den aurrekontuak ahalbidetuko". Gainera, EAJk "barneratuta" omen du "aurrekontuak luzatu beharko dituztela".

Pastorrek Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak aurkeztu dituen datuetan oinarrituta, "oso zaila" da aurrekontuak onartzea.

Horren harira, EAJk, egunez egun, "gehiago barneratzen" omen du "aurrekontuak luzatu beharko dituztela". Haren esanetan, Eusko Jaurlaritzak "badaki partida galdu dutela" akordioen alorrean.

PSE-EEk aurrekontuen aurrean abstentzioa emango ote duen galdetuta, bozeramaile sozialistak esan du "arduragabekeria" litzatekeela hori, eta "gaur egun" osoko zuzenketa dela aurreikusten duten jarrera bakarra.

Albisteak (4)

Bideoak (1)