Itxi

Elkarrizketa 'Gara'n

EPPK : 'Prozesua ez da konponduko preso guztiak espetxetik atera arte'

Erredakzioa

"Gobernuari errealitate berria barneratzea kostatzen ari zaio", esan du, eta Espainiako eta Frantziako buruzagiei "presoekin hitz egitea alde guztientzako onuragarria" izango litzakeela helarazi die.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak esan duenez, dispertsioa "ausartago jokatzeko eta aldebakarreko pausoak emateko oztopoa" da, ondorioz, hori gainditzeak "kondizioak sortu eta guztiei bidea erraztuko" diela uste du.

Kolektiboaren bozeramailetzako sei kideetako birekin egindako elkarrizketaren aurrerapena da hori, igandean, 'Gara'n eta 'Naiz'en. Egunkariko edizio digitalak azaldu duenez, EPPKren jarreraz eta Madrilek, Parisek, nazioarteko komunitateak eta euskal gizarteak izan duen paperari buruz hitz egiten da bertan.

Espainiako eta Frantziako Gobernuek preso guztiak espetxetik atera arte prozesua ez dela konponduko ohartarazi dute. "Amnistia" azpimarratu dute eta "Parot doktrinaren" ebazpen negatiboa "arriskutsua" litzatekeela esan dute.

"Amnistia aukera" gisa nabarmendu dute eta "irteera mailakatua" baztertzen ez duten arren, irtenbidea preso guztiak espetxetik ateratzea dela uste dute; "irtenbide integrala".

Halaber, bi gertakizunen inguruan ere eztabaidatzen dute, besteak beste, bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren inguruan, eta zigorrak luzatzeko doktrinari buruzko Estrasburgoko Auzitegiaren ikuspuntuarenean.

Kolektiboko hizketakideek 'Gobernuari errealitate berria barneratzea kostatzen ari zaio", esan dute, eta Espainiako eta Frantziako buruzagiei "presoekin hitz egitea alde guztientzako onuragarria" izango litzakeela helarazi die.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)