Itxi

Elkarrizketa ETBn

Basagoitik 'aurrekontuak berritzeko esfortzua' eskatu dio Urkulluri

Erredakzioa

Halaber, Rajoyren Gobernuak egin zituen murrizketen harira egindako salaketengatik barkamena eskatzeko esan dio lehendakariari, "bereak ere goxoak" direla azpimarratuta.

Antonio Basagoiti, PPren EAEko presidentea. EITB

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidenteak asteartean onartutako Aurrekontuak "berritzeko esfortzu handiagoa" egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, "oposizioari entzun eta aurrekontuak hobetzeko akordioak adostuz". Halaber, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak agindutako murrizketen harira egindako salaketengatik barkamena eskatzeko esan dio, "bereak ere goxoak" direla azpimarratuta.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean, Basagoitik "Aurrekontuak izatea oso garrantzitsua" izango litzatekeela azpimarratu du, eta "gaur gaurkoz" guztiek osoko zuzenketa iragarri dutela ekarri du gogora.

Haren ustez, Jaurlaritzak barkamena eskatu beharko luke "Rajoyk egindako murrizketen inguruko salaketengatik", "bereak ere goxoak baitira", azpimarratu du. Izan ere, PPren Gobernuari murrizketak egiteagatik kritika gogorrak egin zizkiola salatu du Basagoitik, eta orain "bera iritsi, eta egin behar izan ditu", azpimarratu du.

PPren EAEko liderrak adierazi du bere alderdia ez dela "huskeria politikoetan" ibiliko "gauza garrantzitsuetan baizik". Aurrekontuak prest egotea nahi dute, eta "horren ardura nagusia" lehendakariarena eta Jaurlaritzarena dela gaineratu du.

Albisteak (3)