Euskadi Galdezka
'Garrantzitsuena ez zen argazkia, etxe barrukoek zuten lehentasuna'
I.G.
Lehendakaria Petronorreko planta berriaren inaugurazioan ez egoteak eztabaida handia piztu zuen hilaren lehenengo egunetan. Urkullu Cadizen izan zen, konpromiso bat betetzen.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Iñigo Urkullu lehendakaria Petronorreko planta berriaren inaugurazioan ez egoteak eztabaida handia piztu zuen hilaren lehenengo egunetan. Aste horretan, lehendakaria Cadizen izan zen, bere familiarekin hartutako konpromiso bat betetzen.
“Garrantzitsuena niretzat ez zen argazkia; niretzat, aste horretan, etxe barrukoek zuten lehentasuna”, azaldu du lehendakariak ETB-1eko ‘Euskadi Galdezka’ saioan.
Urkulluk berretsi du familiarekin konpromiso bat bete behar zuela, eta gauza ez zela “oporrak nahi izatea”. “Gainera, oporretan ere, lan egin daiteke”, gaineratu du.
Bestalde, familiaren zati batekin Ajuria Enean bizi den bitartean, familiaren beste erdia Durangon bizi dela esan du. “Gustuz egokitu naiz, eta lana eta familia uztartzen ahalegintzen ari naiz”.