Herri akusazio gisa
PP Gürtel auzian akusazio gisa egotea baztertu du Auzitegi Nazionalak
Erredakzioa
"PPren zeregitea ez dator bat herri akusazioaren egiazko jardunarekin", epaiaren arabera.
Auzitegi Nazionalak Pablo Ruz epailearen erabakia berretsi du, eta PP Gürtel auzian herri akusazio gisa egotea baztertu du; izan ere, "herri akusazioaren egiazko jardunetik baino, Luis Barcenasetik eta horren emaztetik gertuago zegoen", horren arabera.
Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko 4. sekzioak hartu du erabakia. Era honetan, Ruz epailearen erabakiaren aurka PPk jarritako helegitea baztertu du.
Auziko epaileen arabera (Angela Murillo, Carmen Paloma Gonzalez eta Juan Francisco Martel), PPren argudioak "funtsik gabekoak dira", eta "ez dira egiazko herri akusazio baten zereginarekin bateragarriak".