Itxi

CAN auzia

Bere errugabetasuna laster demostratzea espero du Barcinak

Erredakzioa

Erabaki judizialen aurrean "errespetua" eta Justiziarekin kolaboratzeko "jarrera" azaldu du Nafarroako Gobernuko presidenteak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bere errugabetasuna eta zintzotasuna laster demostratzea espero du Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak, epaileak Nafarroako Kutxa auzian inputatu gisa deklaratzera deitzea erabaki ostean.

Barcina Jaime Brunet giza eskubideen sariak banatzeko ekitaldian izan da gaur, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Erabaki judizialen aurrean "errespetua" eta Justiziarekin kolaboratzeko "jarrera" azaldu du Barcinak.

Epailearen autoa "espero" zuela onartu du Nafarroako presidenteak. Gorenak inputatzea erabakitzen baldin badu kargua utziko duen galdetu diote Barcinari: "Ez dugu inolako baloraziorik aurreratuko une honetan", erantzun du.

Albisteak (4)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)