CAN auzia
Justiziak erabakia hartu eta gero aztertuko du Barcinak dimititzea
Erredakzioa
Nafarroako Kutxaren dieta irregularrak ikertzen ari den epaileak Auzitegi Gorenera igorri du auzia, foru presidentea inputatzea azter dezan.
Yolando Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak aurreratu duenez, Justiziak erabakariren bat hartu eta gero aztertuko du dimisioa eman edo ez.
Gaur, Nafarroako Kutxako (CAN) ustezko dieta irregularrak ikertzen ari den epaileak Auzitegi Gorenera igorri du auzia, inputatzea azter dezan.
Ekitaldi batean parte hartu baino lehen hedabideei egindako adierazpenetan, "Foru Erkidegoarentzako erabaki onena" hartuko duela esan du Barcinak.
Horren esanetan, Iruñeko 3. zenbakiko epaitegiko epaileak hartutako erabakia "esperotakoa" izan da, eta Auzitegi Gorenean CANeko jarduera "legezkoa" izan zela ebaztea espero duela gaineratu du.
Barcinak adierazi duenez, epaileak gaur publikatutako erabakia "aurreikusi zitekeen", eta, are gehiago, "berandu iritsi da".
Talde parlamentarioek dimititzea eskatu diotela eta, Barcinak ez duela erantzukizunik saihestuko esan du. Dena dela, Gorenak "errubabe" dela frogatuko duela uste du.