Itxi

Bakegintza eta normalizazioa

Erkoreka:'EAJ, ezker abertzalea, PSE eta PP elkarlanean ari dira jada'

Erredakzioa

Jaurlaritzaren bozeramaileak positibotzat jo du lau sentsibilitate politiko nagusiak bakearen eta bizikidetzaren aldeko proposamen zehatzak eskuan dituztela elkarlanean aritzea.

Josu Erkoreka Jaurlaritzaren bozeramailea.

Josu Erkorekak esan duenez, EAJ, PSE, PP eta ezker abertzalea baketzeari eta bizikidetzari buruzko "dokumentu zehatzekin" ari dira lanean. Horrenbestez, "epe laburrean emaitza positiboren bat" izan daitekeela espero du.

ETBn egindako elkarrizketa batean, onartu du Iñigo Urkullu lehendakariaren Bakerako Planak "alde guztietako sektoreen kritikak" jaso dituela, baina proposamenaren alde positiboak nabarmentzea eraginkorragoa dela erantsi du.

Erkorekak azpimarratu duenez, Bakerako Plana 18 ekimenez osatuta dago eta "kritika zorrotzenak bik edo hiruk jasan dituzte, baina gainerako puntuekin ezin dira horren gogorrak izan". Gainera, irailaren 20a arte alderdi politiko guztiek euren ekarpenak egiteko aukera dutela erantsi du.

Informazio gehiago (1)