Gainsoldatak PP-n
Mariano Rajoyk gainsoldatak jaso zituen, Barcenasen agirien arabera
Erredakzioa
Balizko ordainketak 1997 eta 1999 artean jaso zituen Rajoyk, Jose Maria Aznarren Gobernuan ministro zenean.
Luis Barcenas Alderdi Popularreko diruzain ohiaren ustezko agiri orijinalen arabera, Mariano Rajoyk ere gainsoldatak kobratu zituen Jose Maria Aznarren agintaldian ministro izan zenean. Dokumentu horietan Rodrigo Ratok, Francisco Alvarez-Cascosek, Javier Arenasek edo Jaime Mayor Orejak ere gainsoldatak jaso zituztela aipatzen da.
El Mundo egunkariak gaur argitaratu duenez, agiri horiek Auzitegi Nazionalaren esku daude jada.
Gainsoldata horiek 1997 eta 1999 artean jaso omen zituen Rajoyk, Administrazio Publikoetako eta Hezkuntzako ministro izan garaian, hain zuzen ere.
Barcenasen agirien arabera, hiru urte horietan 15,4 milioi pezeta kobratu zituen Rajoyk, bere soldataz aparte.