Itxi

EAJ-PSE ituna

EH Bildu akordio horretara gehitzea 'ia ezinezko' ikusten du Arraizek

Erredakzioa

Sortuko presidentea kritiko azaldu da sozialistekin, "oposizioa egiteari behin betiko muzin egiten dietelako".

Hasier Arraiz Sortuko presidentea. Artxiboko irudia.

EAJren eta PSE-EEren arteko balizko fiskalitate akordio horretara EH Bildu gehitzea "ia ezinezkoa" izango da, Hasier Arraiz Sortuko presidentearen arabera. Halaber, akordio horren ondotik jeltzaleek eta sozialistek 2014ko aurrekontu-ituna lortuko dutela iritzi dio.

"Sozialistek uko egin diote behin betiko oposizioa egiteari", adierazi du Sortuko presidenteak Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean. Oposizio gogorra iragartzetik EAJrekin akordioak lotzera azkar pasatu direla leporatu die.

Arraizen ustez, bi alderdiek 2014ko Aurrekontuen gaineko akordioa lortzea dute buruan. "EAJk hori saldu nahi du behinik behin", gaineratu du.

Akordio horien oinarriak "ez dira nahikoak" EH Bildurentzat, eta baldintza horietan, oso zail ikusten du koalizioa akordio horretara batzea. Legebiltzarrak fiskalitatearen inguruan iritzia emateaz gain fiskalitateaz erabakitzeko ahalmena beharko lukeela esan du Arraizek

Albisteak (1)