Itxi

Elkarrizketa

'ETAk armategi osoa erabileratik kanpo uzteko baliabide guztiak ditu'

Erredakzioa

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak esan du estatuko agente politikoei dagokiela "ETAren desarmea agente politikoetan oso presente egotea".

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. EFE

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak esan duenez, ETAk "baliabide guztiak" ditu "bere armategi osoa erabileratik kanpo uzteko". Estatuko agente politikoei dagokiela "ETAren desarmea agente politikoetan oso presente egotea" gaineratu du.

Donostian eskainitako prentsaurrekoan, eta ETAk desarmea aurrera eramateko baliabideez galdetuta, Barrenak esan du taldeak "baliabide guztiak" dituela "jarduera armatua amaitutzat ematearen erabakia aurrera eramateko, eta, ondorioz, armategi osoa erabileratik kanpo uzteko".

"Bake prozesua eta normalizazio politikoa bultzatzen jarraitzeko orduan pauso eta helburu oso garrantzitsua dela uste dut", nabarmendu du. Horren haritik, hori lortzeko "alde teknikoak" ez daudela ezker abertzalearen esku gaineratu du.

"Era ordenatuan"

Halaber, desarmea "era ordenatuan, desarme prozesuan parte hartu behar duten alde guztien itxaropenak betetzen dituen bermeak emanda" izan beharko dela adierazi du.

Barrenaren hitzetan, Sorturen esku dagoena ez da prozesu horren "xehetasuna", baizik eta "hori gertatzea eta lehenbailehen izatea", "etorkizun hurbilean egin behar den zerbait delako", eta, ondorioz, estatuko agente politikoei "dagokie agenda politikoetan oso presente izatea" helburu hori lortzea.

Albisteak (2)