Itxi

Barne-agiria

ETAk 'Aiete hiltzeko asmoa' izatea leporatu dio EAJri

Erredakzioa

Jeltzaleak kezkatuta ikusten ditu "ezker independentistaren sendotasuna ikusi eta nagusitasuna galtzen ari direlako". ETAren hitzetan, egoer ahorrek EAJren erabakiak baldintzatzen ditu.

Aieteko Konferentziako protagonistetako batzuk. EiTB.

ETAk kritika gogorra egin dio EAJri presoei bidalitako agiri pribatu batean. Agiri horretan, hauteskunde autonomikoak irabazi ostean jarrera gogortzea leporatzen die jeltzalee. "EAJren asmoa Aiete hiltzea da", dio ETAk.

Agiria presoen zuzendaritzak idatzi du; zuzendaritza horretan daude, besteak beste, Mikel Antza, Jon Olarra Guridi 'Otsagi' eta Jose Javier Arizkuren 'Kantauri'.

Testuan, ETAko zuzendari ohiek salatu egiten dute Andoni Ortuzarren alderdiak ez duela "ekarpen bat bera ere egin azken hiru urteetan".

Agiriaren arabera, EAJk "egoera deserosoan" ikusi zuen bere burua Aieteko Konferentziaren eta ETAren iragarpenaren ostean.

"Nagusitasuna galdu dute"

Jeltzaleak kezkatuta ikusten ditu "ezker independentistaren sendotasuna ikusi eta nagusitasuna galtzen ari direlako". ETAren hitzetan, egoera ahorrek EAJren erabakiak baldintzatzen ditu.

"Prozesua oztopatzen eta desitxuratzen ari dira, jakin badakitelako bide horretik aurrera egiteak ezker abertzalea sendotzen duela".

Albisteak (3)