Itxi

Izendapena, bertan behera

Txupinerari babesa adierazteko elkarretaratzea egingo dute konpartsek

Erredakzioa

"Txupinera aurrera, zaindu maite dozuna" lelopean elkartuko dira Bilboko konpartsak asteartean Arriaga plazan.

Jone Artola 2013ko Bilboko Aste Nagusiko txupinera. Argazkia: EFE

Bilboko jaietako konpartsek elkarretaratzea deitu dute astearte honetarako Jone Artola txupinerari babesa adierazteko. Artolaren izendapena bertan behera utzi du epaile batek, Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariaren helegite baten ondorioz.

Carlos Urquijok aginduta, Estatuko Abokatutzak izendapen horren aurkako helegitea aurkeztu zuen, izendapen horrek Terrorismoaren Biktimak Aitortzeko Legea urratu zezakeelakoan. Jone Artola Etxerat euskal presoen elkarteko kidea da.

Gauzak horrela, administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegi batek izendapen hori bertan behera uztea ebatzi du, eta hiru eguneko epea eman dio Bilboko Udalari izendapena justifikatzeko, ondoren, behin betiko erabakia hartu ahal izateko.

Bilboko konpartsak "Txupinera aurrera, zaindu maite dozuna" lelopean elkartuko dira astearte honetan 12:00etan Arriaga plazan.

Albisteak (3)