Itxi

Bake lantaldea

Bake lantaldea mantentzeko baldintzarik ez dagoela dio EAJk

Erredakzioa

Bake lantaldeari berriz ere "ahalik eta lasterren" ekiteko eta "EH Bildurekin eta EAJrekin elkarlanean aritzeko" eskatu dio Iñigo Iturratek PP eta PSEri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bake eta Bizikidetza Lantaldeak jarraitzeko baldintzarik ez dagoela onartu du EAJk. Adierazpenak, PSEk EH Bilduren "inboluzioarengatik" bilerara ez dela joango iragarri ostean egin ditu.

Iñigo Iturrate legebiltzarkideak adierazi duenez, "erakundeei zor zaien errespetuarengatik" joango da EAJ ostiraleko bilerara, eta bertan, EH Bilduri jakinaraziko dio lantaldearekin aurrera egiteko baldintzarik ez dela ematen.

Eusko Alderdi Jeltzaleak lantaldearen jarduerei berriz ere ekin ahal izateko lanean jarraituko duela gaineratu du Iturratek. "Euskadiko lau alderdi nagusien arteko adostasuna 'oinarrizkoa' da bakearen eta elkarbizitzaren bidean", azpimarratu du. Bake lantaldeari berriz ere "ahalik eta lasterren" ekiteko eta "elkarlanean aritzeko" eskatu di Iturratek PP eta PSEri.

Legebiltzarkideak esan du EAJk ez duela PSEren erabakia ulertzen. Iturrateren aburuz, "ihesaldia" izan da, "boikota" egin dute.

EH Bilduren jarrera

Iturratek PSEri eskatu dio otsailetik hona ezker abertzaleak izan duen jarreran zer den aldatu dena azaltzeko eskatu dio PSEri. "EH Bilduren jarrera ez da okertu, baina aurrera ere ez du egin", azpimarratu du.

Ezker abertzaleari "egiazko" adierazpena eskatu dio EAJk, eta adierazpen horretan onar dezatela "herri honetan gertatutakoa gaizki" egon zela, eta ETA eta hura babestu dutenak 800 hilketa baina gehiagoren arduradun direla.

"Iritsi beharra dauka, eta lantaldea erreminta paregabea da horretarako, eta alderdi sozialistak ere hori uste zuen", gogoratu du. Azaldu duenez, "sstiraleko bilera ezin da sozialistek eskatu bezala bertan behera gelditu, lantaldea bera baita egutegia zehazten duena". "PSEk ostiraleko lantaldean eskatu behar zuen atzerapena, eta ez komunikabideen bidez", amaitu du.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)