Diada 2013
Eskuin muturreko talde batek Kataluniako egoitza bati eraso egin dio
Erredakzioa
Bost pertsona arin zauritu dira. Beirateak apurtu, apalategiak lurrera bota eta negarra eragiteko gasa bota dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
''Katalunia Espainia da'' oihu artean, Kataluniako Generalitateak Madrilen duen Blanquerna egoitza kulturalaren kontra erasoa egin dute 15 bat gaztek asteazken honetan, arratsaldeko azken orduan. Bertan, Diada ospatzeko ekitaldia egiten ari ziren 40 bat lagun, eta horietako bost arin zauritu dira. Hiru hospitalera igorri behar izan dituzte.
Erasotzaileek egoitzaren hainbat beirate apurtu eta apalategiak lurrera bota dituzte. Halaber, negarra eragiteko gasa bota dute, eta tokia hustu behar izan dute.
Hainbat diputatu zeuden barruan, tartean Iñaki Anasagasti jeltzalea.