Eztabaida
Almunia: 'Independentziarekin Katalunia EBtik kanpo egongo litzateke'
Erredakzioa
Pia Ahrenkilde Europako Batzordeko ordezkariak esan du independentzia lortuz gero Katalunia EBtik kanpo geratuko litzatekeela.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pia Ahrenkilde Europako Batzordeko ordezkariak esan du independentzia lortuz gero Katalunia EBtik kanpo geratuko litzatekeela.
"Lurralde batek Estatu kide baten parte izateari uzten badio, bertan ez dira indarrean egongo EBk adostutako hitzarmenak", gaineratu du.
Bestalde, Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteordeak ere, "banatutako zati bat" ez dela Europar Batasuneko kidea izango adierazi du.
Hortaz, Espainiako eta Kataluniako Gobernuei aurrez aurre hitz egiteko eskatu die Almuniak, eta Kataluniako egoeraren aurrean bere kezka agertu du.