Itxi

EAJ-PSE ituna

Ituna Batzarretara 'bere horretan' ez eramatea espero du Gipuzkoak

Erredakzioa

Helena Franco Ogasun diputatuaren ustez, sozialisten eta jeltzaleen arteko ituna "azpitik" dago, EH Bilduk Gipuzkoan onartutakoarekin alderatuta.

Helena Franco. EFE

Helena Franco Gipuzkoako Ogasun eta Finantza diputatuak EAJren eta PSE-EEren ituna "bere horretan" Batzar Nagusietara ez heltzea espero du, hori egitea "uniformatzea" izango litzatekeelakoan.

Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean, Francok txalotu egin du jeltzaleek eta sozialistek EH Bilduk Gipuzkoan onartutako planaren antzeko bat adostu izana, baina, "progresibitatea eta justizia soziala" kontuan hartuta, EAJ-PSErena "azpitik" dagoela adierazi du.

Agintari abertzalearen esanetan, sozialisten eta jeltzaleen arteko ituna "atzerapausoa" da "oinordetzen eta kapital errenten alorretan", Gipuzkoan onartutako planaren aldean.

Bestalde, itun hori Batzar Nagusietara "bere horretan" bidaltzea espero ez duela esan du: "Bere horretan bidaliko dute? Zertaz ari gara orain, harmonizazioaz edo uniformazioaz?", galdegin du.

Helena Francoren ustez, "prozeduren" ikuspuntutik "kaltegarria" izango litzateke ituna Batzar Nagusietara bidaltzea, eta "modu demokratikoan" egiteko deia egin du.

Albisteak (2)