Itxi

Kartzelako irudiak

Barcenasek espetxeetako arduradunen aurka salaketa aurkeztuko du

Erredakzioa

Bestalde, Barne Ministerioak ikerketa abian jarri du PPko altxorzain ohiaren irudiak nola zabaldu diren argitzeko. La Sexta telebistak Soto del Real espetxeko irudiak igorri ditu astearte honetan.

Luis Barcenas PPko altxorzain ohia Soto del Realeko (Madril) espetxean. EFE

Javier Gomez de Liañok, Luis Barcenas PPko altxorzain ohiaren abokatuak, espetxeetako arduradunen aurka egingo duela iragarri du gaur. Abokatuaren esanetan, senatari ohiaren intimitatea urratu dute espetxe barruan grabatutako irudiekin.

Soto del Realeko kartzelatik atera ostean adierazpenak egin ditu Liañok. Arratsaldean Barcenasekin eta espetxeko zuzendariarekin bildu da PPko altxorzain ohiaren abokatua. Irudien grabaketa ez saihesteagatik salaketa espetxeetako arduradunen aurka bideratuko duela azaldu du Gomez de Liañok.

Barcenasen kartzelako fitxa egunkari batean argitaratu ostean Gomez de Liañok salaketa aurkeztu zuen, ondorioz, bigarren salaketa da altxorzain ohiaren abokatua denetik.

Gertakari "makabro eta gaiztoa" Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren eta Angel Yuste Espetxeetako zuzendari nagusiaren erantzukizuna dela adierazi du abokatuak.

Luis Barcenas PPko altxorzain ohia Soto del Realeko (Madril) espetxean. EFE

Bestalde, Barne Ministerioak ikerketa abian jarri du PPko altxorzain ohiaren irudiak nola zabaldu diren argitzeko. La Sexta telebistak Soto del Real (Madril) espetxeko irudiak igorri ditu astearte honetan. Irudiak "ezkutuan" grabatu dituztela esan du Ministerioak.

Albisteak (4)