Itxi

Eusko Legebiltzarra

Politika Orokorreko Osoko Bilkura jarraitzeko gida

Erredakzioa

Eztabaida parlamentarioa 09:30ean hasiko da Iñigo Urkulluren hitzaldiarekin. Saioa 14:30ean abiatuko da berriro, taldeen txandarekin (30 minutukoa).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ostegun honetan, irailak 19, Eusko Legebiltzarrean izango den Politika Orokorreko Osoko Bilkurak egoera ekonomikoa eta autogobernua izango ditu gai nagusi.

Saioa 09:30ean hasiko da Iñigo Urkulluren hitzaldiarekin; gehienez ere, bi orduz mintzatuko da.

Bazkaltzeko tartea eta gero, 14:30ean ekingo zaio berriro bilkurari, taldeen txanda izango da orduan. Txikienetik hasita handienetara, 30na minutu izango dituzte euren argudioak plazaratzeko eta lehendakariari erantzuteko.

Lehendakariak hartuko du hitza, taldeei banan-banan edo denei erantzuteko; ez du denbora mugarik izango horretarako. Gainerako alderdietako bozeramaileek, bestalde, 10 minutuko erantzuteko txanda izango dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)