Itxi

Frankismoko krimenak

Frankismoko bi polizia ohi deituko ditu Ruz epaileak

Redacción

Jesus Muñecas Aguilar guardia zibil ohia eta Juan Antonio Gonzalez Pacheco inspektore ohia dira Ruz epaileak deitu dituenak. Beste bi poliziak duela urte batzuk hil ziren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Ruz Auzitegi Nazionaleko epaileak Espainiako segurtasun indarretako bi kide ohi deituko ditu. Lautik bi baino ez daude bizirik. Argentinak estradizioa eskatu zuen frankismoan egindako torurengatik. Maria Servini Argentinako epaileak estradizioa formalki eskatu behar du orain.

Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Jesus Muñecas Aguilar (77 urte) guardia zibil ohiaren eta Juan Antonio Gonzalez Pacheco inspektore ohiaren (Billy el Niño) bizilekuak aurkitu ditzute segurtasun indarrek, eta epaileari jakinarazi dizkiote.

Bestalde, Franco Celso Galvan (2009ko abuztuaren 3an hil zen) bizkartzain ohia eta Jose Ignacio Giralte (2007ko apirilaren 2an) komisario ohia hil direla jakitera eman diote segurtasun indarrek epaileari.

Epaileak orain bi heriotza horien berri emango dio Argentinari. Argentinak bizirik dauden beste bien estradizioa formalki eskatu beharko du orain.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren txostena jaso ostean epaileak erabakia hartu du. Hala ere, bi funtzionario ohien atxiloketa "beharrezkoa ez" dela uste du.

Gallardon eta Cayo Lararen arteko hika mika

Diputatuen Kongresuko kontrol saioa, bestalde, Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroaren eta Cayo Lara Ezker Anitza taldeko diputatuaren arteko hika mikaren lekuko izan da.

Memoria Historikoaren Legea betetzeko borondate eza leporatu dio Larak Espainiako Gobernuari. "Ez dago borondaterik bide ertzetan desagertutakoak bilatzean, heriotzak ikerketzean eta hildakoei hileta duin bat ematean", esan du. "Gobernuak Argentinako justiziak frankismoko krimenak ikertzeko irekitako bidea oztopatu du", gaineratu du.

Gallardonek "onartezintzat" jo ditu adierazpenak eta Espainiako Gobernuak Memoria Historikoaren Legeak jasotzen duena "bete" eta "garatzen" duela azpimarratu du. "Zuk ez dakizu ezer iraganari buruz, horregatik ezin diozu etorkizunari ekarpenik egin", esan dio Larari.

Albisteak (4)

Bideoak (1)