Nafarroa
Barcina: 'Nafarroako Kutxako inputatuak legearen arabera jardun ziren'
Erredakzioa
"Beste behin ere justiziak bere lana egin du", esan du Foru Gobernuko presidenteak, Benito epailearen ebazpena ezagutu ostean.
Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea pozik azaldu da Nafarroako Kutxa auzia artxibatu dela ezagutu ostean, bere ustez agerian geratu delako inputatuak legearen arabera jardun zirela.
Erkidegoaren egoeraren inguruko eztabaidako atsedenaldian Barcinak esan duenez, Iruñeko 3 zenbakiko Instrukzio Auzitegiak "argi utzi du auzi honetan inputatutako pertsona guztiak egungo legearen arabera jardun zirela".
Presidentearen iritzian, largespena eta auzia artxibatzea Kontuz elkartearen eta UPyD alderdiaren akusazioak baztertuta, senideei emandako kredituen auzia barne, "gai horren inguruan egin zitezkeen salaketa guztiei atea itxi zaie".
"Beste behin ere justiziak bere lana egin du", esan du Foru Gobernuko presidenteak, Benito epailearen ebazpena ezagutu ostean.
Gainera, "azken hilabeteetan justizia politikoki erabili dutenek" ebazpena errespetatzea espero duela esan du Barcinak.