Itxi

Jaurlaritzaren inkesta

Herritarren % 76, EAJ-PSE ituna zabaltzearen alde

Erredakzioa

Herritarren % 61ek positibotzat jo dute ituna, eta % 21ek, negatibotzat.

Patxi Lopez, Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar, ituna sinatzen. EFE

EAEko herritarren % 61ek positibotzat jo dute EAJren eta PSE-EEren arteko ituna, eta % 21ek, aldiz, negatibotzat.

Halaber, alderdi gehiagok itunarekin bat egitearen aldekoak dira galdetutakoen % 76, Eusko Jaurlaritzaren inkesta baten arabera.

Zerga sistemari dagokionez, herritarren % 50 diru-laguntzetan eta zerbitzu publikoetan gehiago gastatzearen alde daude, nahiz eta horretarako zerga gehiago ordaindu behar.

Bestalde, % 47k Batzar Nagusiek zergen arloan "askatasuna" izaten jarraitzea nahi dute, eta % 36k ildo nagusiak Legebiltzarrean ezartzea nahiago dute.

Jaurlaritzak irailaren 17tik 19ra 950 pertsonari telefonoz elkarrizketa eginez egin du inkesta.

Albisteak (2)