Itxi

Zerga ituna

EAJ: 'PPrekin itun fiskala, akordio handia da Euskadirentzat'

Erredakzioa

Itunarekin bat egiteko atea irekita mantentzen duela gogoratu dio EAJk EH Bilduri.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pilar Garcia de Salazar  EBBko idazkariak EAJ eta PSEk PPrekin lorturiko itun fiskala Euskarientzat "akordio handia" dela adierazi du. Gaineratu du EH Bilduk ateak irekita dituela akordioan parte hartzeko.

Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Salazarrek zerga-ituna izan du hizpide. "Albiste ona da irailean EAJ eta PSEk lortutako akordiora PP batu izana. Hiru alderdientzat eta euskal herritarrentzat ona da", esan du. Azpimarratu du alderdi jeltzaleak "akordioen kulturaren" alde egindako apostua berresten duela.

"Bazterketarik gabeko akordioa da. Ateak irekita ditu Bilduk eta erantzunaren zain gaude", adierazi du. "Egun bizi den egoeran PP akordiora batu izanak ituna hiru lurraldeetako Batzar Orokorretara zabaltzea ekarriko du", gaineratu du.

Itunak "segurtasun" egoera dakarrela, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat armonizazioa fiskala sortzen duela ere esan du Garcia de Salazarrek. "Oso onuragarria izango da enpresa, langile eta familientzat", aipatu du.

"Egonkortasuna eta segurtasuna dira ekonomiaren pizkundea eta enpleguaren sorrera bultzatzeko erreminta onenak. Eta hori da hain zuzen ere EAJren eta Urkullu lehendakariaren Gobernuaren lehentasuna", esan du.

Itunean moldaketak

EAJ eta PSEk irailean sinatutako akordioan moldaketak egin direla ere adierazi du idazkariak. "Akordioaren oinarria, ordea, ez da moldatu", azpimarratu du.

Azaldu duenez, "aurrezkien errentak onuragarriagoak izango dira aurreztaile txikientzat; etxebizitza erosi edo alokatzeagatik ematen zen kreditu fiskalari eutsi zaio eta kide ugaridun familiei ezartzen zitzaien kenkari erantsia ere mantenduko dute; ekintzaileek onurak izango dituzte; kenkariak izango dituzte 30 urte azpikoei, epe luzeko langabetuei eta gutxietxitako taldeetako pertsonei kontratu finkoak egiten dituzten enpresek".

 

Albisteak (1)

Bideoak (1)