Itxi

Hitzarmen fiskala

PPk itun fiskala 2014ko Aurrekontuetara luzatzea proposatu du

Erredakzioa

Popularrek egindako ekarpenek akordioa “hobetu” egin dutela azpimarratu du Arantza Quiroga presidenteak.

Arantza Quiroga. EITB.

Euskal Autonomia Erkidegoko PPk EAJrekin eta PSE-EErekin sinatu berri duen itun fiskala baloratu du gaur. Popularrek egindako ekarpenek akordioa “hobetu” egin dutela azpimarratu du Arantza Quiroga presidenteak, eta jeltzaleei eta sozialistei hitzarmena aurrekontuetara luzatzeko proposamena egingo diela iragarri du.

EAJrekin eta PSE-EErekin sinatutako akordioaren nondik norakoak azaldu ditu Quirogak Donostian egindako agerraldian. Horren hitzetan, akordio berrian popularrek egindako bederatzi ekarpenetatik zortzi sartu dituzte.

Akordioa oinarritzat hartuta, Quirogak sozialistei eta jeltzaileei dei egin die “euskal erakundeetan egonkortasunerako eta aurrekontuak onartzeko” hitzarmen baten alde lan egin dezaten. Adierazi duenez, datozen egunetan proposamen zehatz bat aurkeztuko die EAJko eta PSEko ordezkariei.

Albisteak (4)