Itxi

2014ko aurrekontuak

Aurrekontu 'gezurtiak' itzultzeko eskatu du oposizioak

Erredakzioa

Diputatuen Kongresuko alderdi guztiek, UPN eta Foro Asturiasek ezin, 2014ko aurrekontuei osoko zuzenketak aurkeztu dizkie.

Amaiurreko Rafa Larraina osoko zuzenketa erregistratu ondoren. Argazkia: EFE

Diputatuen Kongresuko oposizioak 11 osoko zuzenketa aurkeztu dizkio 2014ko Estatutko aurrekontu orokorrei. Oposizioaren aburuz, krisitik atera ahal izatekon aurrekontu "gezurtiak", "insolidarioak" eta "eraginik gabekoak" dira.

2014ko aurrekontuei osoko zuzenketak aurkeztu ahal izateko epea gaur amaitu da. PSOE, CiU, Ezker Anitza, UPyD, EAJ, ERC, Amaiur, CC, Geroa Bai, BNG eta Compromis alderdiek osoko zuzenketak erregistratu dituzte. UPN eta Foro Asturiaseko bi diputatuak izan dira zuzenkarik aurkeztu ez duten bakarrak.

Soraya Rodriguez sozialisten ordezkariak adierazi duenez, "aurrekontuak gezurtiak dira eta ez dituzte Gobernuaren aurreikuspen ekonomikoak aintzat hartzen". Gobernua gezurra esaten ari dela gaineratu du Rodriguezek, "hemen mezu bat ematen baitu, eta Bruselan beste bat".

Ezker Anitza -IU, ICV y CHA- ere aurrekontuen aurka agertu da eta "troikak ezarritakoak" direla adierazi du. "Enplegu suntsiketa handiagoa, murrizketa gehiago eta gizarte bazterketa handiagoa eragingo du", azpimarratu du Cayo Larak.

CiUren aburuz, "aurrekontuek Katalunia zigortzen dute" eta Gobernuak autonomia erkidegoari leialtasuna erakusteko aukera ez du baliatu. ERC ere antzera mintzatu du eta aurrekontuek "gizarte murrizketak egonkortzen" dituztela gaineratu du.

"Aurrekontuek %26ko langabezia duen herrialdearen geldialdia dakarte", esan du UPyDk. Amaiurrek dionez, "Estatua krisiaren alde arraunean ari da".

BNGk esan duenez, "aurrekontuak iruzurrezkoak dira, txirotasun gehiago ekarriko dute eta ez dute ekonomiaren egoera hobetzeko balio izango". Aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko diela adierazi du EAJk Bilbon, nahiz eta PPren Gobernuarekin negoziazioak izateko prest agertu den.