Ines del Rio
30.000 euroko kalte-ordainaren 'blokeoa' errekurritu du Del Riok
Erredakzioa
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari 'Parot doktrina' ezartzeak sortutako kalte moralengatik.
Ines del Rioren abokatuek helegitea aurkeztu dute Espainiak Estrasburgok ezarritako kalte-ordaina ordain diezaion. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 30.000 euro ordaintzeko agindua eman zion Espainiari Parot doktrina ezartzeak sortutako kalte moralengatik.
Del Rioren abokatuek erregu-errekurtsoa aurkeztu dute zigor-arloko salan. Estrasburgoko auzitegiak ezarritako kalte-ordaina biktimei ez zuzentzeko eskatu dute.
Zigor-arloko salak Estrasburgok ezarritako 30.000 euroko kalte-ordaina "blokeatzea" erabaki zuen eta diru hori biktimei ordaintzeko zuzentzea.
Langabeziako sorospena
Bestalde, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Parot doktrina indargabetzearen ondorioz espetxetik aterako diren preso ohiek legeak ezarritako langabeziako prestazioak ez jasotzeko bideak bilatzearen alde agertu da.
Adierazpen horiek UPyD alderdiko Rosa Diez diputatuak Kongresuan egindako interpelazioaren ondoren egin ditu ministroak. Rosa Diezek prestazioa jaso ahal izateko araua "lehen bait lehen" moldatzeko eskatu du.
Hiru asteren buruan gaiaren inguruan adostasuna lortzearen alde agertu da ministroa.