Eusko Jaurlaritza
Bake Plana ikastetxeetan: gakoak
IKER GOMEZ | EITB.COM
Jaurlaritzak hezkuntza alorrari begira 2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Planaren helburuak eta egitasmoak aurkeztu ditu gaur. Hauek dira Jaurlaritzak aurreikusitako ekimenen ardatza nagusiak.
Eusko Jaurlaritzak hezkuntza alorrari begira 2013-2016rako Bake eta Bizikidetza Planaren helburuak eta egitasmoak aurkeztu ditu gaur. Hauek dira Jaurlaritzak aurreikusitako ekimenen ardatza nagusiak:
1) Gizalegez Akordioa: Gizartearen eta hezkuntzaren alroko konpromisoa da. Lau oinarri ditu bizkidetza-hezkuntza bultzatzeko:
a.Kenketa: Bizikidetza zera da, gure ikuspegia beti osatu gabea dela onartzea. Mugen esperientzia hezigarriak dogmatismoari aurrea hartzen dio eta elkarrizketa eta indarkeriarik eza sustatzen ditu
b.Batuketa: Bizikidetza zera da, zailtasunen artean aukerak sustatzen ikastea. Balio positiboaren esperientzia hezigarriak fatalismoari aurrea hartzen dio eta aniztasuna sustatzen du.
c.Zatiketa: Bizikidetza zera da, egoera bakoitzean gure erantzukizun etikoa gure gain hartzea. Kontzientzia etikoaren esperientzia hezigarriak manikeismoari aurrea hartzen dio eta enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu.
d.Biderketa: Bizikidetza zera da, giza duintasunaren errespetuaren goi-mailako balioa ulertzea. Giza duintasunaren esperientzia hezigarriak indarkeriara jotzeari aurrea hartzen dio eta giza eskubideen errespetua sustatzen du. .
2) Elkarrekin Bonu Programa: Hezkuntza arloan, bake eta Bizikidetza Plana baliabideez hornitzeko tresna da. Programa horren bitartez funts bat sortu da, eta haren bitartez gizarte erakundeei diru-ekarpen jakin bat egingo zaie, ikastetxeei eta haien eragileei eskainitzako prestakuntza, dinamizazioa edo aholkularitza zerbitzuetan emandako ordu bakoitzeko.Babestutako ekimenek gai hauek jorratu beharko dituzte: bake-kultura, giza eskubideak, elkartasuna biktimekin, adiskidetza eta gatazken konponbidea. Horien arteko lotura Gizalegez Akordioak sustatzen dituen gaiak izango dira. 2014. urterako 250.000 euroko funtsa izango du.
3) Adi-adian Hezkuntza-modulua: Giza duintasunari, bizikidetzari eta enpatiari buruzko ikaskuntzak, biktimen testigantzak entzuteko esperientziaren bidez. Aurreko legealdietan egindako lana aintzat hartuz, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikasgeletan bere esperientzia ematen dute, etika, filosofia edo historiako ikasgaietan edo zeharkako proiektuetan. Esperientzia gauzatzeko lau formatu daude:
a.Ikus-entzunezko testigantza: Ikastetxeek testigantza grabatuak dituzte eskuragarri. Gehiago prestatuko dituzte. Berariazko gida bat ere izango dute.
b.Idatzizko testigantza: Aukera hori lantzen hasteko zenbait unitate didaktiko daude. Gida bat izango dute laguntza moduan.
c.Antzerki bidezko testigantza: Biktimen testigantzarekin egingo den hezkuntza lana, Antzerki Forumaren bidez aurkezteko aukera dago.
d.Biktima bat edo gehiagoren zuzeneko eta aurrez aurreko testigantza: Biktima talde bar prest dago ikasgeletan bere testigantza emateko. Aurrez egingo diren informazio-hitzaldietan eta prestakuntza ikastaroetan esperientzia hau garatzeko gida didaktiko bat banatuko da, testigantza entzun aurretik, bitartean eta ondoren haren inguruko lanketa egiteko iradokizunekin.
4) Eskola Bakegune: Eskola Bakegunea 2010. urtean aurkeztu zuten. Xedea eskolan bakearen eta giza eskubideen aldeko hezkuntza garatzeko interesgarria izan zitezkeen bibliografia eta hezkuntza-materiala bildu eta eskaintzea da. Jaurlaritzak martxan ajrritako ekimenak webgune batean aurkezten dira, biktimen ikus-entzunezko testigantzak jasotzen dira eta ikastetxeetan aurrera eramandako esperientzak argitara emango dituzte.