Itxi

ETA-ren amaiera

Ertzaintza "prestatuta" dago ETAren desarmatzean laguntzeko

Erredakzioa

Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren ustez, Estatuko Segurtasun Indarrak kanporatzeaz baino, hobe da "eskumenak egokitu" beharraz hitz egitea.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburua. Argazkia: Efe

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun sailburuaren arabera, Ertzaintza "teknikoki prestatuta" dago ETAren balizko desarmatzean laguntzeko.

ETA desegiteak duen garrantzia azpimarratu du sailburuak, eta argi adierazi du beretzat ez dela garrantzitsua "nola eta noiz" entregatzen dituen armak.

Horren harira, oraindik argitzeke dauden ETAren atentatuei buruz galdetuta, Ertzaintzak "krimena eta delinkuentzia beti" jazarriko dituela hitzeman du.

Bestalde, Beltran de Herediak Estatuko Segurtasun Indarrak izan ditu hizpide Forum Nueva Economiak antolatuta Bilbon emandako hitzaldian. Haiek kanporatzea eskatu beharrean, "eskumenak egokitzea" eskatuko duela esan du.

Albisteak (3)

Informazio gehiago (2)