Itxi

Aparteko saria

130.000 euroko saria jasoko dute terrorismoaren kontrako ertzainek

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak diru hori emango dio 2012an terrorismoaren kontra, "edozein eremutan", aritu zen ertzainen taldeari.

130.000 euroko saria jasoko dute terrorismoaren kontrako ertzainek. Argazkia: EiTB

Eusko Jaurlaritzak 130.000 euroko aparteko saria emango dio 2012an terrorismoaren kontra, "edozein eremutan", aritu zen ertzainen taldeari. Horixe iragarri berri du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gobernu bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.

Erkorekak gogorarazi duenez, 2012an "terrorismoaren kontrako borrokaren jardueretan" aritu zirenek jasotzeko zuten azken saria da hori.

'Cabacas auzia'gatik inputatutako ertzainak

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi du 'Cabacas auzia'n inputatu berri dituzten lau ertzainak lanpostuz aldatu zituztela aspaldi.

Horren harira, "segurtasun publikoarekin lotutako jarduerak" kendu dizkietela eta "administrazio mailan" lanean ari direla azaldu du. Horrela, administrazio mailan lanean jarraituko dute. "Jaurlaritzak duela sei hilabete hartu zuen segurtasun publikoarekin lotutako funtzioetatik ateratzeko erabakia", berretsi du.

Informazio gehiago (2)