Itxi

Parot doktrina

Konstituzionalak gaur zehaztuko du Parot doktrinari buruzko irizpidea

Erredakzioa

Auzitegi Konstituzionalak Ignacio Fernandez de Larrinoa ETAko presoaren helegitea aztertuko du. Estrasburgok doktrina bertan behera utzi zutenetik aztertuko duen aurreneko kasua izango da.

Auzitegi Konstituzionalak gaur zehaztuko du 'Parot doktrina'ri buruzko irizpidea, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak espetxe zigorren luzapena bertan behera utzi ondoren.

Gaurko bileran, Konstituzionaleko osoko bilkurak Ignacio Fernandez de Larrinoa ETAko presoaren helegitea aztertuko du. Estrasburgoko Auzitegiak doktrina bertan behera utzi zuenetik aztertuko duen aurreneko kasua izango da.

Auzitegiaren erabakiak eragina izango du gainerako helegiteetan. Guztira, 30 presok 'Parot doktrina'ren aurka jarritako helegiteak aztertu behar ditu. 17 helegiteren kasuan, epaia erabaki behar du, eta gainerako 13etan, izapidetzen hastea edo ez. 30 helegite horietako 27 ETAko presoek aurkeztu dituzte.

Bestalde, Auzitegi Gorenak beste bost erabaki hartuko ditu hilaren 27an, 'Parot doktrina'ren inguruan. Horrez gain, Fiskaltzaren beste bi helegite aztertuko ditu, aske dauden ETAko bi kideren kasuen ingurukoak.

Gorenetik zehaztu dutenez, Ignacio Pujana, Juan Legorburu, Carmen Guisasola, Andoni Cabello eta Jose Ignacio Echeverria presoen helegiteak izango dituzte mahai gainean.

Albisteak (4)