Itxi

'Parot doktrina'ren amaiera

Torres-Dulcek dio errespetatu egin behar dela Estrasburgoren ebazpena

Erredakzioa

Estatuko fiskal nagusiaren arabera, ez dago beste erremediorik, "oso mingarria den arren", eta Fiskaltzak irizpide desberdina izatea "ezinezkoa" litzateke.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusia. Argazkia: Efe

Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskal nagusiak uste du ez dagoela beste erremediorik eta, "oso mingarria den arren", errespetatu beharra dagoela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 'Parot doktrina' bertan behera utzi izana.

Eduardo Torres-Dulcek agerraldia egin du Madrilgo Diputatuen Kongresuan Fiskaltzak 'Parot doktrina'ren aurrean izango duen jarrera azaltzeko. Hain zuzen ere, Auzitegi Konstituzionala gaur hasi da eztabaidatzen zein irizpide ezarri.

Azaldu duenez, Fiskaltzak badaezpadako neurriak hartzeko eskatuko die Segurtasun Indarrei kartzelatik atera diren presoek biktimei kalterik egin ez diezaieten.

Estrasburgoren ebazpenaz gain, Auzitegi Gorenak ere irizpidea ezarri duela eta hemendik aurrera doktrina 2006ko otsailaren 28tik aurrera eman ziren ebazpenei soilik aplika diezaieketela gogorarazi du.

Torres-Dulcek aitortu duenez, Estrasburgok "berez" doktrina bertan behera utzi ez badu ere, oso kasu gutxitan aplikatu daiteke orain.

Gainera, Fiskaltzak Gorenaren irizpidearen kontrako jarrera izatea "jurisprudentzialki ezinezkoa" izango litzatekeela azpimarratu du.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)