Itxi

Azpiegitura berria

Ertzaintzaren Inteligentzia Bulego Zentralean 178 ertzain arituko dira

Estefania Beltran de Heredia Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Ertzaintzaren azpiegitura berria aurkezteko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzaren baitan Inteligentzia Bulego Zentrala sortuko du Eusko Jaurlaritzak, herritarren segurtasunerako arriskuen behatokia izateko xedearekin. Informazio kriminala jaso eta aztertu egingo du aipatu bulegoak.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Ertzaintzaren azpiegitura berria aurkezteko.

Egun Ertzaintzak bost dibisio ditu, baina azpiegitura berrian bi bakarrik izango dira: Herritarren Segurtasuna eta Ikerketa Kriminala.

Inteligentzia Bulego berrian 178 ertzain arituko dira, gehienak Terrorismoaren Aurkako Dibisioan aritutakoak.

Beltran de Herediak gogoratu duenez, 31 urte igaro dira Ertzaintzaren lehenengo promozioa atera zenetik, eta urte hauetan guztietan 23 promozio izan dira.

Albisteak (3)

Bideoak (1)