Itxi

Txostenaren ostean

Barcina: 'Mingarria da Batasunekoak Nafarroako eskoletan infiltratzea'

Erredakzioa

Gainera, Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak azpimarratu duenez, UPN "Zigor Kodea aldatzea bultzatzen ari da Diputatuen Kongresuan, horrelako egoera mingarriak ekiditeko".

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPN alderdiko presidenteak esan duenez, "mingarria da Batasunekoak Nafarroako eskoletan sartzeko estrategia aplikatzea", eta, "horrelakoak saihesteko", UPNk Nafarroako Parlamentuan "funtzionarioen estatutuak aldatzea" proposatuko duela iragarri du.

Barcinak Peraltan, UPNren alderdi egunean, egindako hitzaldian, Guardia Zibilak egindako txostena hizpide hartuta, hauxe esan du: "Ekintza terroristetan parte hartu zuten pertsona batzuk gure ikasleen irakasle direla baieztatuz gero, salatze hutsarekin ezin gara ase". Hori dela eta, UPN "Zigor Kodea aldatzea bultzatzen ari da Diputatuen Kongresuan, horrelako egoera mingarriak ekiditeko", azaldu du.

"Euskararen kontra egitea leporatzen digutenak dira euskarari kalte handiena egiten diotenak, interes politikoen mesedetan. Bildu eta txalotzen duten guztiak dira euskararen etsairik handienak", Barcinaren iritzian.

Albisteak (2)