'Parot doktrina'ren ostean
Gallardon: 'Espero dut Ricart espetxetik ez ateratzea'
Erredakzioa
Alabaina, Justizia ministroak esan duenez, "Espainiarentzat arriskuak dauden une honetan", Zuzenbide Estatu batek ezin du "intsumiso" izan auzitegien erabakien aurrean.
Alberto Ruiz-Gallardon Justizia ministroak esan du espero duela Valentziako Probintzia Auzitegiak Estatuko Abokatutzak ezarritako irizpideari jarraitzea eta Miguel Ricart Alcaserreko neskak hilketagatik zigortutako pertsona bakarra askatzearen alde ez egitea.
Onda Ceron egindako elkarrizketa batean, Gallardon ziur agertu da Ines del Rioren auzian Estrasburgok 'Parot doktrina'ren kontra emandako epaia Ricarti aplikatzerakoan, epaileek beste era batera hartuko dutela doktrina 2006az geroztik aplikatu izana.
Beste gaizkile batzuen askatasuna ekiditeko antzeko ezer egin zitekeen galdetuta, ministroak ziurtatu du Gobernuak bere esku zegoen guztia egin duela. Gallardonen arabera, hori kontuan hartuta ikus daiteke Estrasburgoko epaia modu orokorrean ez aplikatzeko konpromisoa bete dutela, eta auziz auzi aztertzen ari dela epaiaren eragina.
Ministroak ziurtatu duenez, "ebazpena eta terroristak eta gaizkileak aske uztea" ez dira Gobernuaren gustuko, baina ebazpena aplikatu besterik ezin dute egin, nabarmendu du.
"Espainiarentzat arriskuak dauden une honetan", zuzenbide-estatu batek ezin du "intsumiso" izan nazioarteko auzitegien erabakien aurrean, horiek baitira legedia eta "lurraldearen osotasuna" bermatzen dutenak.