Itxi

'Desobedientzia ekintza'

Ihes eginda dauden Segiko lau gazte mozorrotuta agertuko dira Durangon

Erredakzioa

Gazteak ez ziren epaiketan azaldu eta atxilotzeko agindua dago euren kontra. Durangoko Azokan, abenduaren 8an, mozorrotuta agertuko direla iragarri dute.

Ihes eginda dauden Segiko gazteak ekintza iragartzeko grabatu duten bideoan. Youtube

Segi gazte erakundearen kontra zabaldutako sumarioan auzipetutako 40 gazteetako lau, ihes eginda zeudenak, Durangoko Azokan mozorrotuta agertuko dira abenduaren 8an. Gazteok 'desobedientzia ekintza' honetan parte hartzeko deia egin diote euskal gizarteari.

Askegunea webgunean eskegi duten ohar batean azaltzen dutenez, Auzitegi Nazionalean egindako epaiketan ez agertzea erabaki zuten "Estatuaren ankerkeria ikustarazteko", eta ordudanik, hainbat agerralditan parte hartu dute, betiere "desobedientzian sakondu" nahian. Dena dela, diotenez, "desobedientzia guztion ardura da. Desobedientziak, errealitatea aldatzeko gai izango bada, masiboa eta herrikoia izan beharra dauka". Hori horrela, herritarrei kamiseta eta maskara laranja aldean dutela Azokara joateko deia egiten diete.

"Gu mozorro desobedientearekin jantzita joango gara. Baina gu soilik bagaude mozorrotuta, gureak egin du. Asko bagara ordea, haienak egin du", agertu dute oharrean.

Ildo berean, honakoa azpimarratu dute: "Zenbat eta gehiago izan, zenbat eta gehiagok erabili tresna hau, zenbat eta gehiagok sakondu desobedientzian, orduan eta gertuago izango dugu Euskal Herri librea izango dugun eguna".

Albisteak (3)