Itxi

Larunbatean

AVTk protesta egingo du Euskadin, ETAko presoen kaleratzea salatzeko

Erredakzioa

Arrasate, Elgoibar, Eibar, Durango eta Elorrio bisitatu eta udalerri bakoitzean lore eskaintza bat eta minutu bateko isilunea egingo dituzte.

Angeles Pedraza, AVTaren presidentea. Efe.

Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT) Hego Euskal Herria bisitatuko du larunbatean ETAko biktimak omendu eta Parot doktrinaren baliogabetzearen ondorioz kaleratutako ETAko presoen kontrako protesta egiteko.

Elkarteak bi autobus jarri ditu eta goizaldeko 6:30ak aldera aterako dira Madriletik Hego Euskal Herrira bidean. Arrasaten, Elgoibarren, Eibarren, Durangon eta Elorrion aurreikusi dituzte ekitaldiak, guztiak 25 kilometroko eremuan.

Aipatutako udalerri bakoitzean, AVTko ordezkaritza batek, Angeles Pedraza elkarteko presidentea buru dutela, lore eskaintza bat eta minutu bateko isilunea egingo du, eguerdian Arrasaten hasita.

AVTak azaldu duenez, udalerri horiek aukeratzeko arrazoia bertan atentatuak eta biktimak egon direla eta kartzelatik ateratako ETAko presoei harrera egin dietela da.

Parte hartzeko deia

Elkarteak herritarrei dei egin die "egun garrantzitsu" horretan parte hartzeko, helburua "orain arte terroristak bakarrik omendu dituzten lekuetara joan eta biktima guztiek merezi duten egia, oroimena, duintasuna eta justizia gogora ekartzea delako".

Albisteak (3)