Itxi

EPPK

Presoen agiria 'aurrerapausoa' izan da, Buesa Fundazioaren ustez

Erredakzioa

Natividad Rodriguez Fundazioaren presidentearen esanetan, ohar berri hau "Zuzenbide Estatuaren garaipen berri bat izan da, terrorismoaren kontrako borrokan".

Fernando Buesa Fundazioaren arabera, "aurrerapauso garrantzitsu" bat izan da Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) agiria, "lehen aldiz" espetxe-politika eta banakako gizarteratzea onartzen dutelako eta amnistiari uko egin diotelako.

Natividad Rodriguez (ETAk 2000. urtean hildako Fernando Buesa politikari sozialistaren alarguna) Fundazioaren presidentearen esanetan, presoen kolektiboak aurreko larunbatean plazaratutako agiria izan du hizpide; bertan egindako mina eta espetxetako egoera konpontzeko banakako konponbideak onartu dituzte presook.

Fundazioaren iritzian, agiria "Zuzenbide Estatuaren garaipen berri bat izan da, terrorismoaren kontrako borrokan, eta demokraziaren garaipen berri bat ETAren proiektu politiko totalitario eta baztertzailearen aurrean".

Halaber, adierazpena "aurrerapauso garrantzitsu" bat izan da presoek azken hamarkadetan eskatutako amnistiari uko egiten diotelako eta "Legearen betebeharra, demokrazian eta Zuzenbide Estatu batean oinarrizkoa" onartu egin dutelako.

Halere, Buesa Fundazioaren ustez, alde positiboak izan arren, agirian "adierazpen onartezinez beteta dago", esaterako, presoek "alde askotako minak" aipatzen dituztenean, "gatazka global batean", eta "presoen izaera eta duintasun politikoa" aldarrikatzen dituztenean.

 

 

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)

Informazio gehiago (1)