Itxi

Polizia-operazioa

Ministerioak dio presoak kontrolpean izateko arloa desegin dutela

Erredakzioa

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, ETAk abokatu horiek erabiltzen zituen preso dauden kideak kontrolpean izateko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak azpimarratu du ETAren 'kartzeletako frontea' desegin dutela gaurko polizia-operazioarekin, eta erakunde armatuak ustez presoak kontrolatzeko erabiltzen zituen zortzi abokatuak atxilotu dituztela.

"Beste pauso bat eman dugu ETA desegiteko Zuzenbide Estatua egiten ari den borrokan", gaineratu du Fernandez Diazek, oraingoz zortzi lagun atxilotu dituztela azaldu aurretik.

Bestalde, Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak esan du Herriraren kontra egindako operazioaren jarraipena dela gaurkoa, eta agerian uzten duela Madrilek "ez duela negoziatu eta ez duela negoziatuko" ETArekin.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)