Itxi

Bilbon

Operazioaren kontra protesta egiten ari zen lagun bat atxilotu dute

Erredakzioa

50 bat pertsonek parte hartu dute protestan. Operazioari babesa emateko polizia-lerrotik aldentzeko eskatu diote ertzainek, baina atxilotuak, antza denez, ez du obeditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ertzaintzak pertsona bat atxilotu arratsaldean, Bilbon. Atxilotua Guardia Zibilaren operazioaren aurka protesta egiten ari zen abokatuen bulegoen aurrean.

Operazioari babesa emateko polizia-lerrotik aldentzeko eskatu diote ertzainek, baina atxilotuak, antza denez, ez du obeditu, Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez.

50 bat pertsonek parte hartu dute protestan. Guardia Zibileko eta Ertzaintzako agenteak iraindu dituzte manifestariek Arantza Zulueta abokatuaren bulegoan egindako atxiloketengatik.

Ertzaintzaren eta manifestarien arteko borrokan lagun batek buruan kolpea hartu du, eta anbulantzian eraman behar izan dute, lekukoen arabera.

Animoak

Guardia Zibilak atxilotuak eraikinetik ateratzen zituen heinean, manifestariek animoak eman dizkiete.

Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak, Iñaki Goioaga senatariak eta Maribi Ugarteburu Sortuko buruzagiak, besteak beste, protestarekin bat egin dute. Era berean, Jone Goirizelaia presoen abokatua bertan izan da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)