Itxi

Polizia-operazioa

Polizia-operazioa 'atzerapausoa' izan dela uste du Jaurlaritzak

Erredakzioa

Miaketak eta atxiloketak egin zituzten bitartean, Ertzaintzak "segurtasuna bermatu" egin zuela azaldu du Josu Erkoreka bozeramaileak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Guardia Zibilak asteazkenean EPPKren bitartekarien aurka egindako polizia-operazioa "atzerapauso bat" izan dela adierazi du gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Urkulluren Gobernuko bozeramaileak salatu duenez, atzoko operazioak Barne Ministerioaren "burugogorkeria" agerian utzi du. "Ezer aldatu ez dela sinetsarazi nahi digute", gaineratu du. Operazioa egin aurretik hedabideei oharra bidali izana ere kritikatu du Erkorekak.

Gasteizen egindako agerraldian, Jaurlaritzako bozeramaileak Rajoyren Gobernuari jarrera "baikorra" izateko eskatu dio. Atzoko operazioarekin, Barne Ministerioa "iraganera" bueltatu dela nabarmendu du Erkorekak, "baina ez dago atzera egiterik".

Miaketak eta atxiloketak egin zituzten bitartean, Ertzaintzak "segurtasuna bermatu" egin zuela azaldu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

Albisteak (3)

Bideoak (1)