Itxi

EPPK-ren aurkako operazioa

Barne Ministerioaren Komunikazio zuzendariak dimisioa eman du

Erredakzioa

Barne ministroak Albert Gimenoren dimisioa onartu du, eta haren "profesionaltasuna, leialtasuna eta prestutasuna" nabarmendu ditu.

Arantza Zulueta abokatua atxilotu zuten unea. EFE

Albert Gimeno Espainiako Gobernuko Barne Ministerioaren Komunikazio zuzendariak dimisioa eman du, EPPKren bitartekaritza taldearen aurkako polizia operazioaren berri hura egin aurretik eman eta gero.

EFE agentziak Ministerioaren iturriak aipatuta azaldu duenez, Gimenezek ostegun arratsaldean eman du dimisioa. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak biharamunean onartu du dimisioa eta Komunikazio arloaren buru izan den urteetan Gimenok erakutsitako "profesionaltasuna, leialtasuna eta prestutasuna" nabarmendu ditu.

Asteazkenean, Barne Ministerioaren Prentsa-bulegoak agiri bat igorri zien hedabideei 15:06an, EAEn eta Nafarroan "ETAko hainbat kide" atxilotu zituztela jakinarazteko.

Handik eta 25 minutura, Ministerioak beste prentsa-ohar bat igorri zuen, aurrekoa baliogabetzeko. Izan ere, Guardia Zibilak ez zuen oraindik operazioa abiatu.

Albisteak (2)